
Maria Oiartzabal eta Domingo, Crisosotomo Enrique eta Sebastian Usabiaga Oiartzabal frankistek tiroka hil zituzten Mattejoane eta Miura baserrien artean.




Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxeko kideek Euskararen Eguna ospatuko dute astelehenean, goizez eta arratsaldez. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeek hainbat ekimenez gozatzeko aukera izango dute (behean dago egitaraua). Horrez gain, joan den astean zehar girotze lanak egin dituzte. Hala nola, eta Gau eta egun euskara beti lagun leloarekin, ziklo ezberdinetako haurrek muralak, marrazkiak eta ipuinak egin dituzte. Horrez gain, ikastetxeko irratian Esne Beltza taldeko kide Aritz Lonbide sanpedrotarra izan zen ostegunean, Kuxkuxero irrati saioan: Esne Beltzak egin du Euskaraz bizi nahi dut abestia, Euskararen Egunaren harira. EGITARAUA 09:00etan. 6. mailakoek merienda prestatuko dute. (3. zikloa) 10:00etan. HHko areto nagusian, Patata Tropikala antzerki taldearen Pirata garrapataren istorioak antzezlana. (HH eta LH1) 10:30ean. Txan magoa gimnasioan. (LH2 eta 2. zikloa) 11:00etan. Karaokea bideo gelan. (3. zikloa) 15:15ean. Euskal festa eskolako patioan (eguraldi txarrarekin, pilotalekuan): trikitilariak, dantza emanaldia, herri kirolak (guraso eta irakasleen artean), merienda eta tarta dastaketa (gurasoek eginak) izango dira.

Ama Guadalupekoak denboraldi honetan izango duen arraun taldea aurkeztu zuten larunbat arratsaldean. Hiru traineru izango ditu Ama Guadalupekoak beste denboraldi batez: lehenengoa, bigarrena eta neskena. Lehenengo trainerua ondorengoek osatzen dute: Gonzalo Carrion, Iñigo Vertiz, Osertz Alday, Asier Puertas, Mikel Orbañanos, Ekaitz Aznar, Gorka Puertas, Aner Etxart, Ander Zelaia, Garikoitz Uranga, Ion Larrañaga, Manex Alday, Julen Castrillon, Iker Amador, Agoitz Irazoki, Iñaki Gonzalez, Fernando Valenciaga, Gorka Vertiz eta Joseba Amunarriz. Bigarrena: Aimar Calvo, Xabier Ayerdi, Andima Martinez, Egoitz Oronoz, Francisco Javier Garcia, Iñigo Jokin Sagarzazu, Jon Camio Rubio, Juan Luis Silanes, Julen Alkain, Mikel Inda, Bastien Beraza, Unai Villacorta, Urko Andueza, Ugaitz Etxeberria, Galder Esponda, Ugutz Bilbao, Borja Oiarzabal, Iñaki Magan, Ion Olaizola, Ramon Olaskoaga Julen Parramon eta Borja Jorge. Eta neskena bukatzeko: Marie Croc, Estibaliz Gezala, Amaia Gezala, Maialen Arrizabalaga, Mar Bosch, Zuriñe Alberdi, Idoia Maritxalar, Naiara Osa, Rebeca Martinez, Naroa Gimenez, Jessica Berra, Ainara Goñi, Aintzane Mendibouru, Garazi Martin, Ane Hernandez, Lia Ventoso eta Haizea Ibargaray.

Hondarribia Orsak poltsikoratu du denboraldiko lehenengo bandera. Ama Guadalupekoako mutilek Bilboko IV. Bandera irabazi zuten larunbatean, erlojupekoan azkarrenak izan ostean. Majo sufritu zuten hondarribiarrek, 88 ehuneko atzerapen eskasarekin helmug...

Bihar, Euskadiko selekzioa sortu zuteneko 50. urteurrena ospatuko dute Gasteizen. Maider Palavecino Auzmendi eta Xabier Eizaguirre Ruiz judokak eta Daniel Palavecino entrenatzailea Arabako hiriburuan izango dira, eta saria jasoko dute, 2010ean Txekiar...

Ama Guadalupekoa izan da Espainiako junior mailako judo txapelketako talde onena. Hamalau puntu lortu zituzten etxekoek guztira, eta Madrileko Brunete izan ziren bigarren, bi puntu gutxiagorekin, eta Extremadurako Estudio Motriz hirugarren, sei puntu g...

'AMAraun' ikuskizuna eskainiko dute Oihana Iguaran eta Amaiur Luluagak Juanba Berasategi auditorioan abenduaren 8an.

AMA Andra Mari Abesbatzak Santa Zezilia Zikloa antolatu du hilaren 16tik 24ra.




Jaizkibelgo eta Uliako itsas eremuan dagoen ondare geologiko, etnografiko eta biologikoak behar duen babesa eta garrantzia gizarteratu eta nabarmentzeko helburua du Jaizkibel Ama Harria egitasmoak. Besteak beste, liburu bat, dokumental bat, argazki era...