
Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteak elkarretaratzea egin du gaur Donostian, Pasaian lanean urte luzez aritutako langile baten heriotza amiantoaren eraginez izan zela salatzeko.

1958 eta 1990. urteen artean Luzuriagan lan egin zuen langileari Mesotelioma Pleurala diagnostikatu zioten amianto zuntzak arnastearen ondorioz. Donostiako auzitegien aurrean egingo dute elkarretaratzea.
