
Ostiralean Zero Zabor Uretan itsas zeharkaldiaren zortzigarren ekitaldia itxi zen Pasaian. 99.000 itsas hondakin bildu dira, 2.000 pertsonak hartu dute parte eta 106 jarduera egin dira euskal kostaldeko zortzi portutan.

Bokalek Pasaiako merkatariei begirako 'Gandik' izeneko proiektua jarriko du martxan tokiko negozioen digitalizazioa bultzatzeko eta ingurune digitalean euskararen presentzia indartzeko.

Udalaren eta Laurak Baten asmoa da Pasaiako saltokien ingurunea eta ikusgarritasuna hobetzea. Horretarako, argi berriak jarri ditu udalak.