
Pasaitarrek Euskaraldiaren suziria piztu zuten atzo, barruti bakoitzak txupinazo bana jaso baitzuen. Herri argazkia ere atera zuten lau barrutietan.

Euskaraldiaren egitarauaren barruan, Andoni Mutiloaren ikuskizuna Juanba Berasategin izango da, 19:00etan. LGTBI+ kolektiboko pertsonek Euskal Herrian normaltasun osoz bizitzeko dituzten arazoen inguruko gogoeta bat egingo du protagionistak.

Francisaldiaren barruan ‘Sex sua’ taularatuko du Andoni Mutiloa artistak Niessen Kulturgunean gaur 19:00etan. Doakoa da emanaldia, baina gonbidapena behar da. Harremanetarako sortu diren kode berriez umoretik arituko da artista.