
Maiatzaren 31 baino lehen kirol instalazioetan alta ematen dutenek matrikularen kostuan %100eko deskontua izango dute abonu mota guztietan, orokorra zein igerilekukoan.

Europako Mugikortasunaren Astearen barruan doako zerbitzuak eskainiko ditu aldundiaren Jasangarritasun eta Mugikortasun, zein Turismo eta Lurralde Antolaketako departamentuek antolatutako iniziatibaren bidez.

Ez da erabiltzaile eta pasahitza behar sarera konektatzeko. Herriko hainbat espazioetara zabaldu du udalak.

http://www.youtube.com/watch?v=lnRpju9ZtAI&feature=youtu.be Ehunka lagun bildu dira gaur eguerdian Errenteria-Oreretan, martxoaren 8ko Emakumeen Eguneko manifestazioan. Gaurkoan entzun diren oihu nagusiak Espainiako Gobernua prestatzen ari den abortuaren lege erreformaren kontrakoak izan dira, eta abortu libre eta doakoa aldarrikatu dute. Manifestazioaren buruan zihoan pankartaren leloak ere ildo horri jarraitzen zion: Nire gorputza nirea da, atzerapausorik ez.