
Droga trafikoaren kontrako asteleheneko polizia operazioan atxilotutako hiru kideak atzo pasa ziren epailearen aurretik, eta hark espetxeratze agindua eman zuen.

74 kilo marihuana eta 30 kilo haxix aurkitu ditu Ertzaintzak poliziaren kontrol batetik ihes egin zuten bi autoetako batean; hirugarren pertsona baten bila ari dira oraindik.

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du bere ardurapean zuen lokalean substantzia sorgorgarriak saltzea egotzita. Autoritateari atentatua ere leporatu diote, agenteei aurre egiteagatik.

Bart gauean atzeman dute 44 urteko gizona, kotxe batean haxixa, kokaina, zortzi mugikor, 1.700 euro eta labana bat zituelarik.

200 gramo kokaina, haxix kilo erdia, eta PMMA droga izan daitekeen 239 pilula aurkitu zituen Ertzaintzak hildakoaren etxean
