
Hamarnaka herritar eta eragile mordoak babesa erakutsi diote gaur eguerdian Illunbe Arraun Elkarteari, eta berehalako konponbidea exijitu Pasaiako Udalari arraun kluba desager ez dadin.

Atzo inauguratu zuen ofizialki Lau Haizetarak Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea espazioan duen egoitza.

Atzoko grebaren testuinguruan Errenteriako PSE-EEren egoitza "eraso" zutela salatu du alderdi sozialistak. Prentsa ohar baten bidez Morrongilleta kaleko 12. zenbakian kokatuta dagoen egoitzan pikete informatiboek pintadak egin eta petardoak jaurti zituztela esan du, eta gogor salatu.




Fanderia eta Beraungo estadioak aukeratu dituzte horretarako, eta bertan jokatuko dira oinarrizko futboleko txapelketa ospetsuaren partidetako batzuk.

Gipuzkoako adinekoen egoitzetan asteburuan zehar COVID-19a zuten bi adineko hil dira eta zortzik gaixotasuna gainditu dute.


