
Saregileak taldeak premiazko deia egin die pasaitarrei Martxoaren 8an kaleak hartzeko. Horrez gain, erakundeei "baliabide errealak, publikoak, integralak eta kalitatezkoak" exijitu dizkie.

EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta EAJ-PNV alderdiek "emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorrarekin" duten konpromisoa berretsi dute Emakumeen Egunaren atarian.

Elizalde eskolak 50 urte bete ditu aurten, eta handira ospatu nahi dute. Urte guztian zehar egingo dituzte ekintzak, eta igandean izango da lehena.

Arratsaldean Kukañaren txanda helduko da. Ikusmin handia piztuko du beste behin ere. Goizean ardo dastaketa, haur krosa, apar festa eta adinekoei harrera egin dituzte.

Hitzaldiak, tailerrak edota erakusketak; era askotariko ekintzak egingo dira Pasaian Emakumeen Egunaren testuinguruan.
