
Energia Garbiaren Eguna izango da hilaren 26an, eta Oarsoaldeko Energia Bulegoak kontzientziazio kanpaina bat abiaraziko du.

Pasaiako Udalak, Gipuzkoako Aldundiarekin lankidetzan, azaroaren 18 arte utziko ditu 'Energia argitu kit' maletak eskuragarri. Energia-kontsumoa neurtu ostean energia aurrezteko neurriak eskatzeko aukera egongo da.