
Gaur 93 urte bete dira Guardia Zibilak zazpi marinel eta arrantzale tiroz hil zituenetik. Lore eskaintza egin dute alderdi guztietako ordezkariek Trintxerpeko alkateordetzan. zorigaiztoko manifestazio hura abiatu zen lekuan.

Vicente Vadilloren gaineko ‘Francis’ liburua atzo aurkeztu zuen Susperregik. Haren erailketaren gaineko informazioaz gain, haren bizi ibilbidea jaso du errenteriarrak, testigantza mordoa bilduta.

Sara Pinaren hilketagatik elkarretaratzera deitu du Antxoko Harremantxo talde feministak. 19:00etan Gure Zumardian bilduko dira.

Karlos Saldise erail zutela 40 urte beteko dira datorren ostegunean. Saldise zenari aitortza egin, eta bere ibilbide nahiz konpromisoa aitortzeko herri batzordea sortu eta egitarau zabala prestatu dute.

Momentuz, 40. urteurrenari begira egin duten logoa zabaldu dute. Horrekin batera, mahai ingurua, aldizkaria, ekitaldia eta bazkaria ere iragarri dituzte baina horiek baino askoz ere gehiago antolatu dituzte.