
Ereintza Dantza Taldea Azeri Dantza prestatzen ari da, eta parte hartzera deitu ditu herritarrak. Bihar, asteazkena, egingo du lehen entsegua.

Mende laurdena beteko du Erromeria Egunak uztailaren 19an. Erreferentziala bilakatu egunak, haur, gazte, heldu eta adinekoak batu nahi ditu euskal plaza dantzaren bueltan.

Hirurehun dantzari bildu dira Dantzari Txiki Egunaren bueltara gaur. Euskal dantzaz eta doinuz girotu dituzte kaleak goizetik eguerdira Gipuzkoako hainbat herritatik heldutako dantzariek, eta Zubietako joaldun gazteek.

Erromeria Egunak 25. ekitaldia izango du aurtengoa. Horren harira, hilabetero ekintza bat antolatzen ari da egunaren antolatzailea den Ereintza Dantza taldea.

Atzo udalerriko kirolari gorazarre egin zioten Lekuona Fabrikan. Herriko hainbat klub, kirolari, erakundeetako arduradun eta kirolari lotutako pertsonak bildu ziren.

Ereintza, Azkoitia-Azpeitiako Sahatsa, eta Lesakako Taintirumairu dantza taldeak izango dira Niessen Kulturguneko oholtzan.

Gau Beltza antolatu du aurten ere Orereta Ikastolak. Ez da bakarrik aritu, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean ondu du herriko txokoak beldurrez beteko dituen festa.

Larunbatean izango da Otaolaren bizipenak dantzaz eta bertsoz josi dituen ikuskizunaren emanaldia, 19:00etan, Xabier Olaskoaga plazan.

Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian egin dute goizeko dantzaldia herri ezberdinetako zortzi dantza taldek.

Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, zortzi talde eta 350 dantzari bilduko dira Errenteria-Oreretan. 11:30ean hasiko da dantzaldia, eta herriko kaleak hartuko dituzte.

Emanaldia eskainiko dute bi eragileek igandean, hilak 25, Niessen Kulturgunean.

Erromeria Egunak 25 urte beteko ditu aurten, eta mende laurdenaren harira hainbat ekintza antolatu ditu Ereintza Dantza Taldeak girotzeko.

Ereintza Dantza taldeak eta Herri Arte Eskolak egingo dute emanaldia.

Inauteriak otsailaren 8tik 13ra izango dira; Ereintzak Azeri dantzan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Indonesiako Krida Budaya taldea ariko da Zumardian, ereintza Dantza Taldearekin batera.