
Gaur hasiko da XXXII. zikloa. Fatimako Andra Mariaren elizan izango da kontzertua, 20:00etatik aurrera. Errenteria Musikaleko orkestrak hiru pieza joko ditu, Sergio Zapirainen zuzendaritzapean, eta bandak beste hainbeste, euskal dantzako ikasleekin batera. Jon Berruezok zuzenduko ditu.

Errenteria Musikalek ez du atsedenik hartuko Gabonetan, eta herrian izango diren hainbat ekintzetan parte hartuko du.


Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen baitan biltzen diren eskoletako 2.500 ikaslek hartuko dute parte maiatzaren 9an, Errenteria-Oreretan egingo duten Musikaldiaren XII. ekitaldian. Eurez gain, udalerriko musika eragileek ere ekitaldiak egingo dituzte.