
Lezokoak Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak egitasmo asko abiatu ditu urtean zehar lezoarren fideltasuna saritu, eta erosketak herrian egiteko mezua zabaltzeko.

Memoria historikoaren garrantzia eta mantenua pil-pilean dagoen honetan, Errenteria-Oreretan, 1980ko hamarkadan antolatu, eta abortatzeko aukera erraztu zuten zenbait emakumek.

Errenteria-Orereta da tentsio handiko eremu izendatu duten EAEko lehen udalerria. Aizpea Otaegi alkateak azaldu duenez, «ez gara merkatua iraultzeaz ari, alokairuaren prezioa izozteaz baizik», bizitegi larrialdi betean.

Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza egoitzetako egoerak argi gorria piztu du. Langile faltak gainkarga ekarri die beharginei, eta ezinezko bihurtu erabiltzaileei zaintza duina ematea. Protestak hasi dituzte.

Osak Optika Lezo establezimendua kudeatzen du, eta Afrikan izan da hemezortzi egunez oftalmologia arreta eskaintzen. Esperientzia «oso betegarria» izan dela onartu du, eta errepikatzea gustatuko litzaioke.

Mikel Martin Conde omenduko dute bihar. Hamaika borrokaren ekintzaileari, eta utzitako ondare politiko, sozial eta emozionalari aitor egiteko herriak egindako lanaren emaitza da Mikelaldia.

Euskal preso gehienak Euskal Herriko espetxeetan daude. Horrek eragin du herrietako sostengu taldeen dialektika eta mezua aldatu behar izatea. Presoen eskubideak berma daitezen sozializatzeko, egoera eta termino judizialak garbi azaltzean jarri dute azpimarra.

Kezkatuta daude trintxerpetarrak dagoeneko eraikitzen ari diren errepideak barrutian sortuko dituen albo-kalteengatik; eragindakoen artean dago Ziriza. Sinadura bilketa abiarazi dute obrak geldi ditzaten eskatzeko.

Hamalau talderekin ekingo dio herriko futbol elkarteak sasoi berriari. Horietatik sei eskolakoak dira. Intxaurdirekin akordioa egin dute, eta horrela, nesken taldeak osatu ahal izan dira.

Oiartzungo sortzaileek artez beteko dituzte herriko txokoak gaurtik etzira bitarte. Kulturabirusak sortutako olatu horri jarraipena eman nahi izan diote herriko hainbat kulturzalek.

Pasaiako II. Plan Estrategikoan jasotako erronkak herriko eragileekin elkarlanean gauzatzen ari da udala. Lan munduan euskararen alde eragiteko, zortzi enpresarekin ari dira elkarlanean.

Pasaiako OLHUIk aukera bat eskaintzen die DBH bukatu ez,eta titulazio bat lortu, eta lan munduan edo Lanbide Heziketako Erdi Mailan sartu nahi duten gazteei.