
‘Aitatxo. Isiltasuneko ahotsak’ dokumentala emango dute bihar Landetxen. Dolu perinatala sufritu duten zenbait aitaren ikuspuntua partekatzen du ikus-entzunezkoak, betiere emakumearen sufrimendua gutxietsi gabe.

Dolua bizi izan duten bi amek antolatu dute hitzordua. Ostiralean (hilak 23) izango da saioa, 17:30ean, Arizmendienean.