
Ereintzak eta Munttarpek Gabonetako eskubaloi campusa antolatu dute. Aurtengoa hilaren 23an, 26an, 27an eta 30ean eta urtarrilaren 2an eta 3an izango da. Hilaren 9a da izena emateko azken eguna.

Ereintzak, Munttarpek eta Donibanek Udako Oarsoaldeko Eskubaloi campusa antolatu dute 2010 eta 2014 urteen artean jaiotako neska-mutilentzat, bi txandarekin.