
Donibanen eskubaloi eskola bat martxan jartzeko helburua du taldeak. Hilaren 11 eta 13an egingo diren teknifikazio saio irekien bidez gazteak erakarri nahi dituzte, talde eta kirolaren nondik norakoak ezagutaraziz.

Entrenamenduak astelehenetan izango dira Beraungo frontoian, eta 2010, 2011 eta 2012 urteen artean jaiotako neska-mutilei zuzenduta daude.