
Gaur Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna da, eta egun horren harira, udalak zortzi jarduera ondu ditu hilaren 24tik abenduaren 17ra bitartean.

Pasaiako Udalak akordio bat sinatu du Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkargoarekin herriko festetako atrakzioak herritar guztientzako irisgarriagoak, euskaldunagoak eta jasangarriagoak izan daitezen.

Eskubidean planaren baitan, 8 eta 12 urte arteko ludoteketako haurrek arraunean aritzeko aukera izango dute hilaren 5ean, 17:00etan. Topaketa Donibaneko Koxtape arraun klubean izango da, doan.

Eskubidean Planaren bidez, Pasaiako gazteek barrutia auzolanean garbitzeko deia luzatu diete herritarrei. Bizkaia plazan elkartuko dira, 17:00etan.

Maite Kortajarena udaleko gizarte langilea eta Eli Astiasaran Haur eta Nerabeen eskubideen saileko teknikaria 'Euskadiko haurren hiri lagunen bileran' izan ziren atzo.

Eskubidean planaren baitan, 6 eta 9 urte bitarteko ludoteketako haurrek lore landaketa bat egingo dute bihar lonja gaineko berdegunean, 17:30etik aurrera.

Eskubidean planaren baitan, 8 eta 12 urte arteko ludoteketako haurrek arraunean trebatzeko aukera izango dute hilaren 15ean, 17:00etan. Topaketa Donibaneko Koxtape arraun klubean izango da, doan.

Eskubidean planaren bidez, San Pedroko gazteek tirolinetan, yumarretan eta soketan trebatzeko aukera izango dute igandean, 17:00etatik aurrera, frontoian.

Eskubidean planaren baitan, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei begirako binakako mahai-tenis txapelketa jasoko du gaur Antxoko Kultur Etxeak, 17:00etatik aurrera.