
Mobilizazioak egingo ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak gaur, krisi ekonomikoari aurre hartzeko eta mugimenduaren planteamenduak gizarteratzen joateko helburuarekin.

Gaur, 18:30ean, Oiartzungo eskubide sozialen Kartak batzarrera deitu ditu herritarrak. Herrian esparru ezberdinetan lan egiten duten eragile eta norbanakoak bildu nahi dituzte

"Publikoa eta funtsezkoa zaintzeko, aberastasuna banatu behar da. Lehenik bizitza". Hori Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ostiralerako deitu dituen mobilizazioetan egingo duen aldarria.