
Aizpea Otaegi alkateak adierazi du "Berri garrantzitsua" dela Errenteriarentzat eta bereziki Galtzaraborda eta Alabergako auzotarrentzat, "Topoak eragindako lubakia zubi bihurtuko delako proiektu honen bidez".

Eusko Jaurlaritzak eta Errenteriako Udalak sinatu dute gaur bertan topoaren ibilbidearen integrazioaren gaineko protokoloa.

Eusko Jaurlaritzaren Mugikortasun Jasangarriaren sailak lizitatu du. Helburua, hirigintza integrazioa eta trenak eremuan duen inpaktu bisual eta akustikoa murriztea dela azaldu du.

Pontika auzoan aparkalekua egin, Kaputxinoetako Cristobal Gamon eta Agustinetako Markola ikastetxeetako jolastokiak estali eta Beraungo Sarriegi plaza berrurbanizatzea dira lehentasunak.

Eguraldi txarra egiten duenean, haurrek estalitako espazioak jolasteko izatea dute helburu.