
Hogeita hamar urteko bidea egin dute Bixen Lartzabal eta Estanis Urdanpilleta senar-emazte oiartzuarrek lihoaren prozesu osoa osatzeko. 40 tresnatik gora bildu dituzte, eta ondare itzela osatu.

Lihoa hari bihurtzeko prozesua ikertu dute hiru hamarkadaz Bixen Lartzabalek eta Estanis Urdanpilletak. Ondare material eta immaterial andana bildu dute bi oiartzuarrek.

Oiartzungo Udalak eta Ondarearen Mahaiak herriko ondarea eta historia ezagutzera emateko jardunaldi ezberdinak antolatu dituzte bosgarrenez, doan.

Bixen Larzabal eta Estanis Urdanpilletak azalpenak emango dituzte. Erakusketa ikus daiteke hilaren 16ra arte.