
Oiartzungo Sarek euskal preso bakoitzeko zirkuitu bati buelta emateko erronka bota du. Izen-ematea doakoa da, eta bazkaria ere antolatu dute.

Santiago plazatik abiatuko da martxa, maiatzeko lehen igandean. Tontorrean hamaiketakoa jan eta suziriak botako dituzte aldarri gisa.