
Langileek dituzten baldintza prekarioek eragina dutela euren senideen zaintzan adierazi dute. 174 gutun eraman dituzte Eulen Sociosanitario antegiuak Donostian dituen egoitzara, baina atea itxi eta gutunak jasotzeari uko egin diola salatu dute.

Aste osoan burutuko dituzten ekintzetatik lehenengoa izan da gaurkoa. Hitzarmen propioa aldarrikatu dute udaletxearen aurrean egindako protestan.

Datorren astelehenean hasiko dute hitzarmen propioa lortzeko lanuztea. Aste osoan zehar kaleak hartuko dituzte, eta babesa galdegin dute.