
Zabalik da Gernika plazaren atzeko parking berria. 198 plaza daude, eta gau nahiz jaiegunetan trintxerpetarrek soilik erabili ahalko dute.

Aurtengo kanpaikadekin zazpi urte bete dira Trintxerpeko 42 familiaren etxeak errauts bilakatu zituen suziria bota zenetik. Sugarrek kiskali ez zutena, urak ito zuen. Oraindik ez dira etxera itzuli.

Hainbat txukuntze lan egingo dituzte, eta autoen abiadura mugatu, oinezkoen eta bizikleten trafikoa ahalbidetzeko.

Atzo Arrandegi kalera arteko zatian aritu ziren asfaltatze lanetan Trintxerpeko kale nagusia eraberritzeko lanak bukatzear daude. Atzo arratsaldean Azoka eta Arrandegi kalearen sarrera arteko zatian aritu ziren lanean.

Adinberriko obretan "arazoak" izan direnez, aldaketa horiek mantentzea erabaki du Pasaiako Udalak.

Bi astez izango dira lanak, bi fasetan egingo dituzte. Horretarako 'bypass' bat jarriko dute, eta trafikoa semaforo baten bidez arautuko dute.

Trintxerpeko eragileek eta LGTBIQ+ mugimenduko kideek margotu dute, auzolanean. Gainontzeko barrutietan ere ekintza berbera errepikatuko dute aurki.

Hasierako aurreikuspenen arabera, hilaren 14tik 16ko gauera arte ibilgailuek ezingo dute Trintxerpeko kale nagusia erabili.

Gipuzkoa dantzan jaialdia dela eta, kalea moztuta egongo da arratsaldean tarte batez. Jaizkibel eta Azkuene bideetan mozketak egongo dira.

Mozketak Euskadi etorbideko noranzko bakarrari eragingo dio, eta gaualdean (21:30a inguruan) hasiko dira trafikoa kale nagusitik desbideratzen.

Aurreikusita zegoen elizaren azpiko igogailua atzotik hilaren 23ra arte egotea geldirik, baina obrak oraindik hasiko ez direla iragarri du udalak.

5-7 zenbakietako obretako garabia desmuntatzeko lanak direla-eta, lerroa moztuta izango da 08:00etatik aurrera, printzipioz, egun osoz.

Trintxerpeko sukurtsalean alarmak salto egin izanagatik bertaratu zen Udaltzaingoa eta Ertzaintza. Trafikoa etenda egon zen atzo arratsaldean tarte batez.

Kale ikuskizun bat dela eta, Correosetik Lasako bidegurutzera doan bide zatia moztuta egongo da larunbat honetan, 10:00etatik 14:00ak arte.