
Lehia bizia egon den arren, elkartasuna izan da desafioko garaile nagusi. Donibandarrek zumaiarren aurka lehiatu dute aurtengoan, eta zenbait proba egin dituzte: igeriketa, lokotxak, ergometroa, ingudea, edota sokatira.

Urrunketa bukatu bada ere, preso eta iheslariak etxean nahi dituztela aldarrikatuko dute. Horretarako, mendi ibilaldi bat eta bizikleta martxa bat antolatu dituzte.