
Bihar zabalduko ditu ateak Fanderiako Errota, Ibaiaren Etxeak. Oiartzun eta Urumea ibaiak ardatz bezala hartuta, herriko ondare natural eta flubiala erakusketa batean elkartu dituzte.

Arramendiko parkea beste modu batera ezagutzeko aukera emango du Ibaiaren Etxeak datorren hilaren 19an. Bisita gidatu berezia egingo dute.

Hilaren 30era bitarte egin daitezke eskaerak. Interesa dutenek jatetxe publikoaren erabilera eta interpretazio zentroaren eraikinak hartzen duen ingurumen ekipamenduaren kudeaketa uztartu beharko dituzte.

Ibaiaren Etxeak datozen hiru hilabeteetarako egitaraua aurkeztu du. Jarduerak igande honetan hasiko dira, eta parte hartzeko, beharrezkoa da aurretik izena ematea.

Larunbatean eraikinaren beheko solairuan dagoen erakusketa espazioa zabalduko dute. Errota tradizional baten eta ondare izan zen irin fabrikako elementuak ikus daitezke bertan.