
Juan Ramon Makuso Becquer eta Lizardirekin egin zen poesiaren zale, nerabezaroan, eta hainbat lan ditu argitaratuak. Filosofiako ikasketak egin zituen, eta Filosofiako irakaslea da gaur egun, Irungo Pio Baroja institutuan.

Oi(h)artzun Filosofikoa taldeak 'Hamaika kutixi filosofiko' kaxa osatu du. Haur filosofiako materiala euskarazko hutsuneari erantzun nahi diote.

Filosofia irakasle eta idazle errenteriarrak gaurkotasunezko gaiak landu ditu 'Gogoeta bide irekiak' lanean. Kritiko azaldu da hainbat gairekin.

Larunbatero bost astez filosofia saioak egingo dituzte Xenpelar Etxean 6 eta 12 urte arteko haur eta gazteei begira.

Oi(h)artzun Filosofikoa taldeak aurkezpen ekitaldia antolatu du bihar arratsalderako. Testu, ilustrazio eta, batez ere, galderak jasotzen dituen lana ezagutaraziko dute.

Azmarrin-ek eta Abaraxkak elkarlanean, ‘Oi(h)artzun filosofikoa’ iniziatiba egingo dute. Haur filosofia saioak egingo dituzte datozen hilabeteetan, haurren kezkak eta interesak xaxatzeko asmoarekin

Hugoenean da Victor Gomez Pin filosofoa, bere azken lanaren laburpen bat euskaratzen Juan Ramon Makusoren laguntzaz; gaur aurkeztu du lana, liburutegian.