
Galiziako Astea egiten ari dira Errenteria-Oreretan Gipuzkoako Galiziako Etxeak antolatuta, eta horren harira, asteburu osoan zehar bertako jakiak baita musikarekin ere gozatzeko aukera izango dute Zumardira biltzen direnek.

Galiziako Astea bihar abiatuko dute hogeita zortzigarrenez. Konferentzia zikloa antolatu dute, eta astebururako folklore eta gastronomia festa.

Xose Estevez irakasle, idazle eta historialariak hitzaldia emango du Reina Aretoan bihar (asteartea) Manuel Maria e Euskal Herria izenburupean. 19:00etan hasiko da hitzaldi hori.

Ostegunera arte hitzaldiak entzuteko aukera egongo da; ostiralean alde gastronomikoa hasiko da