
Galtzarabordako trenbide azpiegitura berriko lanak bisitatzen izan dira gaur Susana Garcia Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburua, Miguel Angel Paez arlo bereko sailburuordea, eta Antonio Lopez ETSko zuzendaria. Agerraldia horretan eta kazetarien galderei erantzunez esan du Garcia Chuecak auzo elkarteek eskatutako topoaren lurperatzea ez dela aukera bat.

Erabilerarik gabe geldituko da tunel hori trenbidea estali ondoren, eta Galtzaraborda Pasai Antxorekin lotuko duen bidegorria egitea proposatu du.