
Dantza, zaldien erakusketa, musika, jatekoa eta edatekoa. Denetarik izan zuten Errenteriako Apirileko Feriara gerturatu ziren herritarrek.

Bihar Gamon Zumardian izango da lore eta landareen azoka, 10:00etatik 14:30era. "Baserriko produktuen salmenta bide hauek sustatzea" eta "promozio eta erakusketa gune" izateko helburua dute.

10:00etatik 14:00etara izango da. Eguerdian Eli Pagola eta Alaia Martin bertsolariak kantuan ariko dira.