
Cristobal Gamon ikastetxeak mende erdia ospatuko du aurten, asteazkenean hasiko dute ospakizun sorta. Langile edo ikasle ohiei proposamenak bidaltzeko deia egin diete, «festa biribiltzeko».

Urteurren biribila behar bezala ospatzeko askotariko ekitaldi eta ekintzak egingo dituzte datozen hiletan.