
Gamongoa auzo berria izango denaren jarduketa aurkeztu dute. Astelehenean izan zen hori, sustatzaileek eremu horretarako Jarduketa Lehenetsiaren aurreproiektua aurkeztu dute.

Gamongoko sektorea egokitzeko beharra dagoela ikusi dute udal arduradunek, eta hori dela eta, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa egiten hasi dira.

Jokaera "kontraesankorra" egotzi dio PSE-EEk EH Bilduri, Etxebizitza, lurzoru eta Hirigintzaren arloko Premiazko Neurrien Lege berrian oinarritua handitu duelako etxebizitza kopurua, "parlamentuan landu zenean akats historikotzat jo bazuen ere lege hori".

Proiektu hori ezinbestekoa jo dute sozialistek "babestutako etxebizitzaren eskaintza handitu eta familia askoren egoera arintzeko".

Gamongoa sektoreko Plan Orokorarren aldaketa puntualaren udal onarpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auziaren dokumentazioa eskatu badu ere, udalak ez diola eman salatu du Eguzkik, eta horregatik jo duela fiskaltzara jakinarazi.

Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeak Errenteriako Udalari eskatu dio Eguzkik eskatutako informazioa eman dezala.

Gamongoaren behin betiko onarpenak Barandiaran parkean Pekin errekastoa leheneratzeko bidean aurrera egitea ahalbidetuko du.

Gamongoaren gainean hitzaldia emango dute bihar 18:00etan proiektuaren egileek Merkatuzarren.

Iraunkortasuna, ekologia, eta hiri antolamendu zentzuzko baten alde egin nahi du tokian tokiko biztanleen beharrak erantzungo dituen planteamenduaren bidez gobernu taldeak.