
Palestinako genozidioarekin bukatzeko oihu ozena atzo Lezon. Palestinar jatorriko herritarrek hitza hartu dute.

Milimetroak martxan dira, eta goizean 100 ikaslek Gernika koadroa margotu dute. Arratsaldean musika eta dantza izango dira protagonistak.

Hilaren 26ean 84 urte beteko dira Gernikako bonbardaketa izan zenetik. Euskal Gozogileak federazioak bertako gozogintza aintzatetsiko du urteurrena gogora ekarriz.

Jose Luis Zumeta pintoreak Picassoren ‘Guernica’ koadro sinbolikoaren bertsio bat egin zuen, Eskoziako arte enpresa baten enkarguz. Highlandetan erakutsi baino lehenago Ergoienen erakutsi zen.

Gernika. Ilunetik Argi ikuskizuna emango dute Landarbasok eta Verdini dantza taldeak elkarlanean igandean Gernikaren bonbardaketaren 80. urteurrenean.

Orereta Ikastolako hezkuntza komunitatea kalera atera da gaur, 'Gernika' ikuskizunarekin herriko zazpi plazatan elkarbizitza, bake eta errespetu nahiz aniztasun mezuak zabalduz.

Gernika mihise gaineko dantza, Aukeran taldearen ikuskizuna taularatuko dute larunbat honetan, hilak 26, Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Proposamenak dantza tradizionala eta garaikidea batzen ditu, eta argiak eta koloreak erabiltzen ditu giro desberdinak sortzeko.

Erakusketaren argazkiak hemen ikus daitezke.

Hilaren 26an 75 urte beteko dira Gernika bonbardatu zutela, eta Errenteriako Udalak ere antolatu ditu egun hori oroitzeko ekitaldiak. Dagoeneko ekintza bat martxan dago: Gernika 1937-2012 erakusketa. Xenpelar Etxean jarri dituzte Picassoren koadroan oinarritutako 30 egur taila. Ostegunean, berriz, bonbardaketaren urteurrenean, Gernika, bonbardaketa dokumentala emango dute Errenteria Hiria Kulturgunean. 18:30ean hasiko dira proiektatzen. Maiatzean sartuta, 2an eta 10ean 1937, gogoaren bidezidorretatik ikuskizuna emango du Kukai dantza konpainiak. Ikuskizun hori ikasleentzako bakarrik izango da. Bi egunetan 09:30ean izango da Errenteria Hiria Kulturgunean.

Bai Euskal Herriari, Euskal Herrian Euskaraz, Ikasle Abertzaleak, Gazte Independentistak, Euskal Herriak Bere Eskola, Askapena, Esait, Anitzak, Bilgune Feminista, Anitzak eta Elkartzen taldeetako ordezkariek deia egin dute bihar Gernikara (Bizkaia) joateko, urriaren 25aren harira. Oiartzunen ere autobusa antolatu dute. Izena emateko zerrenda Amazkar tabernan dago. Euskal Herriak egutegi propio bat izatearen garrantzia gogorarazi dute eragileek: “Egun Euskal Herriak bizi duen ukazioa indartzen dute egutegi inposatuek, zentzu horretan aurten lehenengoz ospatuko dute urriaren 25a, eta guk Gernikara joateko deia egiten dugu”. Hona biharko egitaraua: 10:00etan. Izen-ematea. 10:30ean, eskolak. Historia, hezkuntza, sozioekonomia, nazio egituratzea, gazteak, erakusketa. 13:00etan. Ekitaldia.

Estalkia kentzeaz gain, Lekuona Fabrikaren eraikinarekin eta plazaren itxurarekin integratu nahi izan dute.

Gernikako sarraski oroitu, bertan gertatu zena islatuta utzi, eta egun gertatzen diren halako gertaeren kontrako aldarrikapena egiteko Picassoren Guernica margolanarekin bete du herritar talde batek Madalena kaleko horma.

Herritar talde batek murala egin du Madalena kalean Gernikako sarraskia oroitu eta egun gertatzen diren halako gertaeren kontrako aldarrikapena egiteko.

Gernika-Guernica pieza eskaini zuen atzo Kukai Dantzak Errenteria-Oreretako Torrekua eraikinaren kanpoaldean.

Egiten ari diren prozesu parte-hartzailean, eredugarritzat jotzen dituzten beste esperientzia batzuk aztertuko dituzte.


ETBk udazkenean emango duen filmaren sekuentzia batzuk grabatzen ari dira egunotan herrian. Bideoan ikus daiteke horietako bat.

Gernika bajo las bombas seriea grabatzen hasi dira, eta egunotan herrian ari dira zenbait grabaketa egiten, Mendiburu kale inguruan. Seriea udazkenean emango dute Euskal Telebistan. Luis Marias da zuzendaria, eta Baleukok, Vertice Cinek eta Erpin 36...

Astelehenean hasiko dira grabatzen Gernika bajo las bombas seriea, eta udazkenean emango dute Euskal Telebistan. Luis Marias izango da zuzendaria, eta Baleukok, Vertice Cinek eta Erpin 360º-k ekoitziko dute. Horrez gain, ETBren, TV3ren, TVGren eta Can...