
Listorreta aisia gunea ezagutzera eman eta balioan jartzeko hainbat jarduera berezi antolatu dituzte aurten ere Gipuzkoako Parketxe Sareak eta Errenteriako Udalak elkarlanean.

Abuztuaren 10, 29 eta irailaren 5ean izango dira ibilaldiak. Gipuzkoako Parketxe sareak antolatu ditu, Errenteriako Udalarekin lankidetzan.

Saguzarrak hurbiletik ezagutzeko aukera izango da. Abuztuan zehar ere beste zenbait ekintza antolatu dituzte.