
Oiartzungo Feministen Asanbladak ostegunean greba egitera deitu ditu oiartzuarrak. "Haur, ikasle, gazte, langile, pentsiodun, zaintzaile, feminista, herritar. Denoi dagokigu greba egitea", esan dute.

Greba egiteko premiaz aritu dira, "zaintza lanak ezin direlako ikusezin eta merkantilizatzen jarraitu". Hilaren 30a "egun garrantzitsua" izango dela diote.

Hamarnaka lagun bildu ditu gaur Oreretako Mugimendu Feministak, "zaintza eskubide kolektiboaren alde". Hilaren 30eko greba orokor feministara deitu dituzte herritarrak.

Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak zaintzarako eskubide kolektiboaren alde egingo du. «Gizarte osoa» dago deituta, aldarria transbertsala baita. Tokiko batzar feministetan gakoak landu dituzte.

Hirugarren batzordea osatuko dute larunbat goizean, ikastolako jangelan. Hori bukatuta, agerraldia egingodute Done Eztebe plazan.