Greba orokor feminista prestatzeko bilera, larunbatean

Hirugarren batzordea osatuko dute larunbat goizean, ikastolako jangelan. Hori bukatuta, agerraldia egingodute Done Eztebe plazan.

Killirikupen kartel erraldoia jarri dute, greba iragartzeko.

Bi aste eta bi egun falta Euskal Herriko mugimendu feministak deitutako greba orokor feministarako. Oiartzunen batzarra egingo dute datorren larunbatean, hilak 18.

Greba batzordea —mistoa izango da— Haurtzaro Ikastolako jangelan elkartuko da, 11:00etatik 13:00etara bitartean.

Batzar hori bukatutakoan, agerraldia egingo dute Done Eztebe plazan. 13:30ean geratuko dira, grebari buruzko azalpenak prentsaren aurrean emateko.

Herritarrak gonbidatu dituzte zita batera zein bestera joateko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.