
Lezoko Gure Esku Dagok deialdia egin die giza katean parte hartuko duten lezoarrei Gurutze Santuaren plazan elkartu eta familia argazkia egiteko 11:00etan.

'Erreferenduma ez da delitua' lelopean elkarretaratzeak antolatuko ditu Gure Esku Dagok Pasaiako lau barrutietan.

Datorren igandean Euskal Herriko 36 udalerritan egingo dituzte herri galdeketak, tartean Oarsoaldekoetan. Bertan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Herri galdeketaren gainekoa mozioak aurrera egin du EH Bildu, Errenteria Irabaziz eta EAJko zinegotzien aldeko botoekin.