
Poesia Egunen barruan 'Poeta bat zure sukaldean' egingo dute, Harkaitz Cano, Itziar Ugarte eta Jose Luis Otamendirekin. Ikusi nahi duenak izena eman behar du.

Musika eta poesia nahasten dituen ikuskizuna eskainiko dute igandean, Pagoa Kafe Antzokian.

Irakurketa klubeko kideekin bilduko da, liburutegian, 'Neguko Zirkua' eleberria aztergai.

'Utopia: espekulazio-ariketak' emanaldia taularatuko dute Harkaitz Cano eta Lorea Agirrek. Mugimendu feministaren mobilizazioa bukatzean hasiko da.

Otsaileko topaketa egingo dute gaur arratsaldean, bibliotekan. Datorren hilabeterako Xabier Montoiaren 'Golgota' irakurriko dute.