
Udal Liburutegiak ekintza proposamen zabala ondu du ikasturte berrirako, eta horietan parte hartzeko izen ematea zabalik du.

Helduei begira, bi ibilbide: 3,5 kilometrokoa eta 7 kilometrokoa; San silbestre txikia ere egingo dute.

Etxera Lasterketa herrikoia aurkeztu dute gaur. Abenduaren 31n egingo dute, euskal presoak etxean nahi dituztela aldarrikatzeko.

Errenteria Musikalek euskal dantzan aritzeko aukera eskainiko die helduei ere. Eskaintza berria da, eta atzo aurkeztu zuen. Helduei begirako euskal dantza ikastaroa da bat, eta dantzari izandako eta zaletasun hori berrartu nahi duten pertsonei zuzendutako beste bat. Halaber herriko adinekoentzako egoitzekin duten hitzarmenaren berri eman dute.

Badia eskolako helduen antzerki taldeak bere lehen emanaldia egingo du bihar Pasai Antxoko kultur etxean. 19:00etatik aurrera, Zintzozofrenia antzezlana taularatuko dute.

Ikastaroa doakoa izango bada ere, aldez aurretik izena mean beharra dago parte hartzeko.

6-7 saio egingo dira barruti bakoitzean, astean zehar eta ordubeteko iraupenarekin. 'HelduFit' programaren helburua erabiltzaileek ariketak ikasi eta praktikatu ez ezik, horiek modu autonomo batean burutu ahal izatea da.

Arroxa+urdina=morea izenburupean ipuinak kontatuko dizkie helduei Maite Franko ipuin kontalariak. Generoaren inguruko ipuinak izango dira Manuel Lekuona bibliotekan kontatuko dituenak, gaur, 19:00etatik aurrera. Orain hilabete batzuk ere Oiartzunen izan zen Maite Franko eta HITZAri eskainitako elkarrizketan zioen helduak ipuin beharretan zeudela. Irakurri hemen ipuin kontalari bidasoarrari egindako elkarrizketa.