
Udalaren arreta leihatila bakarrean egiteko bidean urrats berria egin du udalak. Izan ere Zu! Zure Udala herritarrak artatzeko gunea egokitzeko lanak hasiko ditu udalak astelehenean.

Zaindariaren festa dela eta, bulegoa itxiko dute hilaren 8an. Halere, Trintxerpekoa eta Donibanekoa zabalik izango dira.

San Joan eguna dela eta, Donibanen ez dute zerbitzurik eskainiko. Antxo eta Trintxerpeko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoak zabalik izango dira.

Pasaian zabalik izango den Herritarren Arreta Zerbitzuko bulego bakarra Donibanekoa izango da, 9:00etatik 14:00etara.

Pasaiako Udalak barruti bakoitzeko HAZ bulegoek abuztuan izango duten ordutegien berri eman du. Goizez bakarrik egongo dira zabalik.