
Ondartxoko hiltegiaren ondoko lokalak eraisteko salerosketa eragiketa egin du udalak. Auzoa biziberritzen hasteko lehen urratsa izango da, eta dena ondo bidean, hiruzpalau hilabete barru berrurbanizatuta izatea espero du Aizpea Otaegi alkateak.

Aizpea Otaegi alkate eta Leire Mazizior Kiroletako zinegotziak biltegiko lanak bisitatu dituzte gaur. Hiltegia birgaitzea ere aurreikusia dute, eta Hibaikaren jarduerarentzako eremu bat izateaz gain, kirol nautikoetarako gunea eta auzoarentzako espazio komunitario bat ere bilduko ditu.