
Katalanez, euskaraz, erromaniaz, ukranieraz, arabieraz, woloferaz... aritu dira, bakoitza berean, norberaren errealitatea besteei erakutsi eta jendartean zabaltzeko.

Hizkuntzen Topagunetik sortutako Hizkuntzak Solasean taldea aurkezteko irratsaioa antolatu dute gaurko Lekuona Fabrikan. Udalerrian elkarrekin bizi diren hizkuntzak ikusgarri egitea da helburua.

Hizkuntzen Topagunearen barruan bide berri bat zabaldu dute. Hizkuntzak eta kulturak du izena lan lerro berriak. Helburua, zehatza, Errenteria-Oreretan bizi diren beste hizkuntza komunitateen errealitatea eta kultura, hizkuntza bera ezagutzea.

Zikloa hasteko hitzaldiak egingo dituzte ostegun arratsaldean. Ukraineraren grafia izango dute hizpide, baita Jose Maria Iparragirre eta Taras Xevtxenko ere.