
Eguraldi kaskarra eta lokatza lagun, lesakarra eta oiartzuarra izan dira lehenak iristen Uztapide plazako helmugara.

Goizuetarra eta oriotarra izan dira herriko lasterkari talde batek eta Sarek antolatutako lasterketan. Euria, nahi ez zen gonbidatua.

Mendi lasterkariak euskal selekzioaren deialdia jaso du, denboraldiari ginga jarriko dioten bi lasterketetan aritzeko. Bihar Italian arituko da.

Navartrail Kopako txapela jantzi ondotik, Nafarroako selekzioarekin batera Espainiako Trail Running txapelketan lehiatu da Oiartzunen egokitutako goizuetarra.

Faltzesen egindako Pilon Trail lasterketa irabazi ondotik txapela janztea lortu du Lujanbiok; Espainiako Trail Running txapelketan lehiatuko da larunbatean, Kanaria uharteetan.

Iraileko eta urriko parentesi bat kenduta, altzibartutako goizuetarrak ia urtebete darama mendi lasterketarik egin gabe. Bolada bikainean zegoenean eten ziren karrerak.

Andoin eta Antsoain arteko 75 kilometroko lasterketan bigarren postuan sailkatu da Lujanbio. Asteburuan Faltzesen irabaz dezake Navartrail.

Abuztuaren 7an Kanaria uharteko La Palman jokatuko dute federazioen arteko txapelketa. Navartrail kopa ia poltsikoan du, laugarren proba irabazita.

Andosillako lasterketako ibilbide luzean nagusitu da oiartzuartutako goizuetarra. Navartrail kopan lehenengo postuan doa.