
Lau barrutietako adinekoen ongizatea bermatzeko zerbitzu berriak sortzen ari dira Pasaian. Besteak beste, aurki Antxon adinekoen eguneko arreta zentro berria izango da.

Pertsonak erdigunean kokatuko dituen "kalitatezko gizarte arretaren alde" egin dute bi erakundeek. "Sare sendoago bat" osatzeko "bermea" dela esan dute.