
Aitor Mendiluze, Haritz Casabal, Iñigo Mantzisidor Mantxi, Nerea Elustondo, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Unai Agirre izango dira Niessengo oholtzara igoko direnak. Bestalde, Iñigo Legorburuk Estropada akademikoko komunikazio saria lortu du.

Aitor Albistur errenteriarrak irabazi du Zapirain Anaiak Bertsopaper Lehiaketa.Ibon Zabala saria Azkoitiako Julene Iturbe Epeldek irabazi du, bigarrenez.

Atzo arratsaldean banatu zituzten Zapirain Anaiak Sariaren XXVI. ekitaldiaren eta Ibon Zabalaren XVI.aren sariak, Niessen kulturgunean. Ondoren bat-bateko bertso saioa egin zuten.