
Maiatzaren 15etik 25era egingo dute Euskaraldia. Euskara ulertzen duten 16 urtetik gorako herritarrei begirakoa da ariketa, baina haur eta nerabeek ere izango dute egitekorik: Euskararen xaxatzaile izango dira. Hori horrela, aurten ere ikastetxeetan zein aisialdi eta kirol elkarteetan lantzeko proposamen didaktikoa sortu dute. Gaur aurkeztu dute Lekuona Fabrikan.

Kilometroak 23 Jaiaren lehen balorazioa egin dute Kilometroak-ek, Orereta Ikastolak eta Ikastolen Elkarteak. Asebete eta "pozik" daude atzoko jai handiak zein horretara heltzeko bideak eman duenarekin.