
Bukatu dira aurtengo inauteriak, atzo egin zuten sardinaren ehorzketaren hileta segizioa. Kolore beltza izan zen nagusi desfilean, baita aurpegi serioak ere.

Oarsoirriak-ek deituta, desfilea egin dute gaur goizean hiriguneko txoko nagusienetatik. Xanti eta Maialenek ez dute hutsik egin.

Orereta Ikastolaren inauteri desfile erraldoiak erdiguneko kaleak piratez bete ditu. HITZAk hainbat irudi bildu ditu.

Bizarain Ikastolako txikienek euskal inauteria ospatu dute gaur eguerdian, desfile erraldoia osatu dute. Beraun auzoko kaleak girotu dituzte.

Elizalde Institutuko ikasleek Madalensoro pilotalekua hartu dute. Bertan beraien sormenezko koreografia erakutsi dute.

Haurtzaro Ikastolako ikasleek desfilea egin dute gaur goizean, herriko kaskotik zehar. Dantzan bukatu dute, anfiteatroan.

Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasleek, herria zeharkatu ondoren, askotariko kolore eta doinuz josi dute kiroldegia.

Zirikatzen hasi dituzte inauteriak, aurten, musukorik gabe gainera. Ereintza Dantza Taldeko kideek ohiko Azeri Dantza eskaini zuten atzo, festari hasiera emanez.

Kaldereroekin ekingo diete inauteriei, asteburu honetan, eta sardinaren ehorzketarekin bukatutzat emango dute aurtengoa, hilaren 21ean. Tarte horretan sagez mozorrotuko da herria.

Sagen Musikala egitasmoan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Urteroko desfilea elkarlanean antolatu nahi dute, guraso eta haurrekin.

Koreografia kolektiboaren aurretik egingo dute entsegua. 12:00etan berriz, Oarsoirriak-en Sagen Musikalak herriko kaleak alaituko ditu.

Hilaren 12an eta 18an egingo dituzte koreografia kolektiboaren entseguak. Gainera, horietara joan ezin duenarentzat bideo bat prestatu dute.

Aurtengo inauterietarako motorrak berotzen hasi da Ereintza Dantza Taldea. Otsailaren 1, 8 eta 15ean Azeri Dantzarako entseguak egingo dituzte.