
Iniziatiba politikoari bultzada emateko pertsonen bila irtengo da kalera, eta euren oinarri politikoak biltzen dituen manifestua sinatzeko aukera egongo da. Manifestua sinatzeak iniziatiba politikoan parte hartzeko eta kolaboratzeko "ateak irekiak" utziko dituela adierazi dute. Horrela, hiru mahai jarriko dituzte hiru auzotan.

Irabazi Errenteriak aurkezpena egin zuen atzo arratsaldean, bere ildoak aurkeztuz. Programa eratzeko eta hautagaiak aukeratzeko prozesua abiaraziko dute hilaren 13an, Xenpelar Etxean egingo duten batzarra batekin.