
Egun hauetako hotzekin eta izotzekin bidean gatza botako dutela iragarri du udalak, behar denean. Herritarrek Gaetxen izango dute eskuragarri.

Datorren astean elurra eta izotza egingo duela iragarri dute. Udalak protokoloa jarriko du martxan, eragozpenei aurre egiteko.