"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Iragarritako denboraleari aurre egiteko prest da udala

Datorren astean elurra eta izotza egingo duela iragarri dute. Udalak protokoloa jarriko du martxan, eragozpenei aurre egiteko.

oiartzun elurra

2012ko otsailaren 4an bezala elurra egingo balu, prest da udala.

Datorren astean elurra eta izotz arriskua aurreikusi dituzte meteorologoek. Horregatik, protokoloa martxan jarri du udalak, eguraldiak eragin ditzakeen eragozpen eta arriskuak arintzeko protokoloa martxan jarriko du. Era berean, baserrietan bizi direnen oiartzuarrentzako gatza banatuko du udalak, euren herribideetan botatzeko. Horretarako, udalak Gaetxen duen biltegitik pasatu beharko dute. Elurrak edo izotzak sortutako edozein arazoren berri emateko Udaltzaingoari deitzeko eskatu du udalak (943 49 33 11).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.