
‘Sororitatea eta ahalduntzea’ taldea astelehenero elkartzen da, Pasaiako Jabekuntza Eskolaren baitan. Azken hamarkadan gidari izan duten Pepa Bojo psikoterapeutak «laster arte» esan du, eta eskertza hitzak besterik ez dituzte izan harentzat emakume pasaitarrek.

Zaintza eta ahalduntzea «indibidualetik kolektibora» bihurtzen dihardute bi psikologoek. Pertsona lodien aurkako egiturazko indarkeria lantzen ari dira ‘Lodifobia gorpuztua’ ikastaroarekin.

Jabekuntza eskolaren barruan antolatu dute ikastaroa, Trintxerpen

Galyna Zhovkivska eta Galia Halyna Nikitina adituek dinamizatuko dute jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko guneko hurrengo saioa.

Asteartero San Pedron elkartzen jarraituko dute ikasturtearekin bat egiten dutenek. "Babes afektiboko sareak" ehuntzen jarraituko dute.

Pasaiako Udaleko Jabekuntza Eskolaren baitako taldea hilabeteko azken asteazkenean elkartuko da berriro, Trintxerpeko Alkateordetzan.

Asteazkenean egingo dute Jabekuntza eskolako ikastaroaren lehen saioa. Arraza, kultura eta artearen fusioa izango dira hari nagusiak.

Jabekuntza Eskolaren baitan sorturiko espazioak hitzordu berria izango du maiatzaren 20an. Luz Carpio izango da dinamizatzaile.

Pasaiako Jabekuntza Eskolaren baitan, elkar ezagutzeko saioa gidatuko du Kera Emakume Ijitoen Elkarteak martxoaren 4ean.

"Ertzetatik" hausnartuko dute datorren ostiraleko saioan, besteak beste, generoa, arraza, klasea, identitatea eta sexu-aukera izanik hizpide.

Otsailaren 5ean -hurrengo ostirala- Trintxerpeko alkateordetzan, herri eta kultura perutarra izango dituzte ardatz, Josefina Tafur Alvaren eskutik.

Jabekuntza eskolak laugarren ikasturtean du Pasaian.

Bihar egingo dute lehen saioa, Antxoko ikastolan